Gerok Screens 14. zenbakia
Web zaharra 2005eko abenduaren 23a![]() |
||||
![]() |
Udazkena 2005 Otoño 2005 Autum |
![]() |
||
Beno ba gabonak ditugu jadanik eta hemendik ere omenaldi txiki bat gure Olentzerori ea gauza asko dakarzkigu eta! Olentzeroa kriston aurreko euskal pertsonaia mitolojikoa da. Jentilen familiakoa, eta jentilen azkena. Jentilak gaur irudikatzeko pentsa genezake pertsonaiak gizakiak baino handiagoak eta basoan bizi zirenak. Gaur egun gabonekin lotzen dugu zeren eta Kristo (kixmi) jaio zela jakin zuenean jaitsi egin zen menditik berria ematera. Bere ezaugarriak eta izena ere aldatzen dira leku batetik bestera baina ia ia leku guztietan Olentzero ageri da tripontzi eta edale moduan, aurpegia ikatz zikindua. Eta jakina da gure umeei opariak ekartzen zizkie gabon gauean, hori bai bilakaera hori denborak ekarrita. Antzinatik gabon gauean, tximinietatik behera jaisten omen zen igitaia eta ote sortak dituela. Baina tira, orain opairiak ekartzen badizkigu.. hobeto! ez da?
Eta Olentzero ekartzeko erabili dugu lurrun lokomotora “Reading Camelback” izenekoa Ronnie Pertuit iparramerrikako egilearena; cajunron. Ederra! Laster lekua izango du Lurrun trenen atalean. Datorren astera arte!
Goiko partean Egin irudi honetan |
||||




