Euzkadi lurrun tren makina
Ondarea 2009ko apirilaren 22a| Euskal Herriko burdinbide museoa |
Historia: 1907. urtetik aurrera Ferrocarriles Vascongados konpainiak Krauss lurrun lokomotorrak batzuk erosten hasi ziren oso emaitza bikainak lortu zituztelako eta konpainiak bete beharreko trazadura zorrotzetako batzuetara egokitu zirelako. Engerth motako tren makina da, hau da, tender eta lokomotorra ez dira ibilgailu bananduak baizik eta giltzatuta daude elkarri. Beste berezitasuna lurrun tren makina hauetan da lurrun aserik ezean lurrun birberotua erabiltzea. Antzineko Euzkadi Ferrocarriles Vascongados-ek erositako 14 taldeko lehena izan zen eta eman dio izena taldeari. Euzkadi lurrun tren makina Euskadira heldu zen 1914. urtean. Dena dela, gaur egun ikus dezakegu Azpeitiako museoan 1920. urtekoa da eta Urko izena zeukan 7630 matrikularekin bigarren txanda batean heldu zenean. Esan bezala Euzkadi lokomotorra 1914. heltzen da Euskadira Ferrocarriles Vascongadosen lan egiteko. 1958.02.12an saltzen da Ferrocarril de La Robla burdinbidera. 1962. urtean, berriz Ponferrada a Villablino izeneko konpainiara lagatzen da non 80. hamarkadara arte egin zuen lan. Aipatutako burdinbidean, Ponferradatik Villablinora Trenbidean lan egin zuten, beste batzuen artean, Gorbea izeneko lurrun tren makinak zeini dagoki matrikula 7631. zenbakia, gaur egun, Euzkadi lurrun tren makina ikusten dugunaa. Urkok 12. zenbakia jantzi zuen Ponferradatik Villablinora doan trenbide horretan, eta 1998an Trenbidearen Euskal Museora ekarri zuten, 2001ean zaindu eta martxan jartzeko. |
|
Iturria: 100 años Compañía de los ferrocarriles vascongados, S.A. J. A. Guerricabeitia. Material motor del ferrocarril de Bilbao a San Sebastián. El ferrocarril de Bilbao a San Sebastián. 125 años de ferrocarril en Durango. Vol II. Juanjo Olaizola Elordi. |















