Darjeeling Himalayan Railway: The Toy Train-a
Trainz 2012ko uztailaren 4a Lhasatik ez urrun, Qinghai-Tibet Railway burdinbidearen behin behineko amaieran, Himalayaren beste aldean, mendi burdinbide famatua aurkitzen dugu, Darjeeling Himalayan Railway zeina ibilbidea osoa bukatu zen 1881.07.04an.
Burdinbidea, gaur egun UNESCOren munduko ondarea 1999.12.02tik oso lurralde menditsuan zehan ibiltzen da 114 metroko altueratik 2143 metrora heltzen da Ghum-en Darjeeling bukatzeko. Izen horrek izena ematen du 610 mmko zabaleko burdinbideari. Burdinbideak desnibela hori gainditzen du itsaspeneko moduan, hau da kremailerarik gabe, baina beste burdinbide baliabideak erabiliz. Hauek kizkurrak (loops) eta sigi-sagak (reverses) dira. 88 kilometroko ibilbideak Darjeeling lotzen du New Jalpaiguritik non “Toy Train” ezizeneko burdinbideak bat egiten du Northeast Frontier Railway sarearekin. Indiako beste bi burdinbide dira UNESCOren munduko ondare; Nilgiri Mountain Railway 2005tik eta Kalka Shimla Railway 2008tik.
|
|
BBCren erreportaia polita burdinbide honi buruz. |
| The Darjeeling Trainz Project. Darjeelingtrainz
Darjeeling Himalayan Railway. Indian Steam Pages. Darjeeling Himalayan Railway Society. DHRS. Darjeeling Himalayan Railway. Wikipedia. EN. |
Lhasa







































































