Izarra lurrun lokomotorra
Ondarea 2014ko abenduaren 10a| Orain gure webgunean ikusgai izango ditugu Euskal Herrian gordeta dagoen burdinbide material batzuk. Bilbon bertan dugu oso lokomotorra berezia: Izarra lurrun tren makina.
Hementxe beheko leihatilan ikus ditzakezue argazki batzuk. Lokomotorra Bilboko Abando (gaur egun Abando – Indalecio Prieto) geltokian dago, Bilboko Trenbide Lagunen Elkartea erakundearen ardurapean. |
Tren makina hura Tudela – Bilbao (1863) burdinbiderako egina izan zen. 8 horrelako lokomotorrak, 4-4-0T seriekoak (314tik 321ra bitartean), egin zituen Beyer Peacock konpainiak.Hemen duzue eskura lokomotorra horren eskema, Peter manning-en egina. Han bertan ikus dezakegu serie osoko zerrenda: 27 AMURRIO, 28 ORDUÑA, 29 IZARRA, 30 MIRANDA, 31 HARO, 32 CENICERO, 33 RECAJO eta 34 RINCON, denak adierazten dute linearen geltokiak. Gero Norteko burdinbideak (Ferrocarril del Norte) bere gain hartu zuen linea. Ikus 31. lokomotorra, HARO, Norteko katalogo batean. [1]Argazkia Enciclopedia de modelismo ferroviario. 31. Lokomotorra HARO.
Gurpilak 4-4-0T (220T) moduan ditu. Beyer Peacock konpainiak (Manchester 1862) egina. Begira nola daukan zilindroak, pixka bat makurtuak eta gobernatzeko kabinarik ez dauka. Iberiar zabalera erabili zuen lokomotorrak, hau da, 1672 mm. Norteko burdinbidea egon ondoren Baskonia Lantegira (Basauri) saldua izan zen non 11. zenbakia erabili zuen eta 1974. urtean oparitu zuen lokomotorra. Benetan bitxia Izarra lokomotorra !! Oso antzeko lokomotorra ikus daiteke Londresen, (London Transport Museum) Garraio Museoan gordeta. Lokomotorra honek Metropolitan Railway-en lan egin zuen, hau da, Metroan edo Londresen deitzen den moduan Underground-en.
Une honetan Bilboko Trenbide Elkarte Lagunen Elkartea berritzen ari da Izarra lokomotorra. Ez dakit nik Izarra lokomotorra dagoen lekuan aproposena den horrelako materiala gordetzeko, batez ere Talgo eta TER izeneko trenekin gertatutakoa ikusita, baina gordetzeko beharra ezinbestekoa da.
Joseba BARRIO EZKERRA, gerok |
| [1] (Enciclopedia de modelismo ferroviario 1150. Orrialdea) |









Gero Norteko burdinbideak (
Ikus daitekeenez egoera hobean dago Londres-en gordetako lokomotorra Bilbon dagoena baino. Izarraren goiko argazkian 2007. urtekoak dira.