Lion lurrun tren makina
Trainz 2019ko uztailaren 31a![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
|
Irudi honetan Lion izeneko lurrun tren makina ikusten dugu. 1838an Todd Kitson & Laird-k egina zen 0-4-2 klasekoa. Irakurri dugun legez lurrun tren makina lan egin zuen Liverpool & Manchester Railway 20 urtez. Gero saldua izan zen Merseyko Portura non erabilia izan zen hasiera batean maniobrak egiteko baina gero, hori umilazioa! estatiko lurrun makina bezala. 1920. urtean lurrun tren makinen ondakinak erosi zituen LMS konpainiak zaharberritzeko. Gogora dezagun zer esan nahi duen zenbaki hauek: a-b-c. Lehenengo zenbakia “a” deritzona, direkzio-gurpilei dagokie, b hizkia trakzio-gurpilei eta azkenean c hizkia arraste-gurpilei dagokie. Hau da britaniar edo ipar amerikar sistema. Europan berriz, beste notazio bat erabiltzen da. Honetan ez dira kontuan hartzen gurpilak, ardatzak baizik. Beraz 0-4-2 izango litzateke 021 europar notazioan, B1 UIC-eko sistematan, eta gurpilak marraztuz gero, beste sistema bat izango genuke;
Badago DLS-ean, blue izenekoa bere egilea. Informazio gehiagorako lurrun lokomotoren izendapena buruz klik egin hemen. |








