1 2 3 4 5

 

Tankedun lurrun tren-makinak
Irudian tankeduna den lurrun tren-makina. Irudian ikus dezakegu tren makinaren galdaren goiko partean, zaldi gainean ibiltzeko aulki (saddle ingelesaz) moduko batez estalia “U” alderantzizkoa bezala. Horregatik tren-makina horiei ST, saddle tank, deitzen diete. Beraz kasu honetan 0-6-0ST dugu irudian.

Ontzi horretan kokatzen dute tren-makinek ondoren kontsumituko duten ura, beharrezko ur-lurruna sortzeko. ST motako lurrun tankedun tren-makinetan azpimultzo batzuk bereiz daiteke segun eta nolakoa den saddle hori ke-kaxa eta su-kutxa estaltzen dituen ala ez.

Bigarren tren-makina tanke multzo bat Pannier (aneka, zakuto) Tank izenekoa da. Kasu honetan ura duten ontziak tren-makinaren bi aldeetan daude.

Ur-biltegien antolaera horrek tren-makinaren mekanismo jakin batzuetarako sarbidea errazten du, eta tren-makinaren grabitate-zentroa jaistea lortzen du. Kasu honetan  0-6-0 motako lurrun tren-makinari  0-6-0PT  izendatuko diogu.

Ikusi dugunez, tren-makina batzuek ura galdararen (ST) inguruan jartzen dute, haren alboetan, zakuto eran, PT, eta hurrengo modeloa ura galdararen azpian hartzen dutenak dira, Well (pozu) Tank izenekoak.

Azken hauetan grabitate-zentroa askoz ere puntu txikiagoan dago, eta horrek egonkortasun handia ematen die lokomotorrei, eta hori abantaila da errailak ezin hobeto eraikita ez dauden trazaduretan. Beste 0-6-0 lurrun tren-makina, baina kasu honetan 0-6-0WT.

Hurrengo adibidean ikusiko dugu FT motako tankedun tren makinak, hau da Fireless (surik gabe). Pixka bat arraroa a da baina azalduko dugu. Ikusi ditugun lurrun tren-makinen artean lokomotorrek kontsumitzen dituzte haiek berek sortutako lurruna. Hori lortzeko su-kutxa behar dute. Baina badira lurrun tren makina batzuk sortzen ez dituzten lurruna baina bai kontsumitzen direnak. Horregatik izendatzen dizkiegu Fireless moduan. Hauetan lurruna beste leku batean sortzen dute eta guk, gasolina balitz bezala, galdaran sartzen dugu gero ahitzeko.

Azken bi mota izando dira RT, Rear (Atzeko) Tank eta Crane (garabia) Tank. Lehenengo kasuan lurrun tren makinak atzeko partean eraman du ur biltegia eta Crane Tank kasuan ezaugarria ez da non eramaten duen ura baizik eta zer egitetarako dago eraikia.

Badira beste modelo batzuk ikusiko dugunak noizbait.

Badira adibide berezi batzuk ere: Pentsa dezagun lurrun tren-makina batez baina, era berean, tenderra bat darama bere atzean, hauetan TT, Tender Tanks deitzen zaizkie.


Lurrun tren-makinak giltzatuak edo artikulatuak 

Orain beste adibide bat ikusiku dugu, hau da, tenderra ez dago ez batuta tren-makinekin ez bereizita, baizik eta tren-makinarekin giltzatuta edo artikulatuta. Lurrun tren-makinei Engerth motakoak dira, giltzatutako Engerth. Kasu honetan tenderrak edo artikulatua den tenderrak lokomotorraren pisu itsaskorra gehitzen du.

Izenpena jartzeko 0-8-0 4. Ez da izenpena ofiziala, proposamen bat baino ez da. Lurrun tren makina tenderrarekin izango balitz jarriko dugu 0-8-0/4. Tankeduna balitz, 0-8-4T edo 0-8-4RT. Kasu honetan ezberdintzeko giltzatua den adierazteko erabili dugu _.

Engerth motako lokomotorrak tanke-lokomotorren barruan egon daitezke, baina artikulatuen izendapena jasotzen duten lehen lokomotorrak dira; Engerth motako artikulatuak.

Ikus dezagun beheko irudian. Lehen bezala ikusten dugu gurpiletako hiru multzo: Lehena ardatz bat baino ez dago, bigarrenean bi ardatz eta hirugarrenean hiru ardatz. Beraz lehen ikusiko normei jarraituz gero esango genezake: Ba hau 2-4-6 lokomotorra da. Baina Kontuz!! Ez da horrela. Ongi begiratuz gero ikusten ditugu ardatz eragile bi multzo, bata bi ardatzetakoa eta bestea hirukoa. Orduan esango genezake; Jakina hau 2-10-0 lokomotorra da. Ez da ere!

Eta horregatik metodoa aldatu behar dugu. Multzo eragile bat baino ez denean izendapena beti da X-Y-Z formakoa, adibidez, 4-8-2, 0-6-2, eta abar. Bi multzo badira beste hizkia bat jarri beharko diogu, hau da, kasu honetan 2-4-6-0, eta hobe esanda tankeduna delako 2-4-6-0T. UIC notazioa erabiliz gero 1B’CT izango zen.

Begiratu ze hemen “B”ren atzean “” jartzen dugula, ardatz multzo hori bere ardatzaren gainean biratzen dela adierazteko, tren-makina alde batera utzita. Bestea, C-z adierazten duguna, tren-makinarekin lotuta dago. Horregatik, batzuetan, tren makina horiek erdi artikulatu gisa aipatzen ditugu. 

Nola islatzen dugu gurpilen ikus-egitura? < o'(OO)’OOOT

Goiko tren-makina 4-8-8-4 edo 2’D’D2′ formulari dagokio.

Gurpilen ikus-egitura honela egongo litzateke: < (oo)'(OOOO)OOOO(oo)’T

Bi tren-makina horiei erdi artikulatuak dira. Lehena Mallet motakoa da, bigarrena, aldiz, ez, erdi artukulatua da baina ez Mallet motakoa nahiz eta batzuetan izen honekin agertu.

Aipatu behar da, bestalde, bi ez ezik, hiru gurpil eragile multzo ere akoplatu daitezkeela mota horretako lokomotorretan.

Adibidez: 1 “D ‘DD” 1, 2-8-8-8-2, 14441. Hauei “Triplex”, “Cuatriplex”, eta abar deitzen zaie.

                                                                                                                                                                 

3