Badirudi Richard Trevithick izan zela lurrun tren-makinetan presio handia erabiltzen lehena. Lurruna domatzen hasten da, haien mugimenduan eraginkor egin ahal izateko.

Ikusten dugun zilindro bakarreko tren-makina  da, galdararen espazioan bertan sartzen dena, eta haren mugimendua biela-biradera prozeduraren bidez transmititzen da, baina ez gurpil traktoreei beraiei, baizik eta mekanismo konplexu horri, engranajeen bidez, zeinak, azkenik, mugimendua gurpil eragileei transferitzen baitie.

Baina ezaugarri hauek guztiak ez dira, nire uste apalean, garrantzitsuenak kasu honetan baizik eta geroago ikusiko dugun moduan nola bilakatzen da Trevithick  den lurrun makina finkotik mugikorrera.

Beheko irudian Pen-y-darren antzekoaren Gateshead lurrun tren makinaren erreplika bat Swanseako National Waterfront Museoan.

Ikus dezakegu errailen gainean nola dabilen gurpilak, L profilekoa, plateway, non gurpilak bidearen (erraileen) kanpoaldetik gidatzen diren, gaur egun barrualdetik egiten duen moduan ez bezala. Plateway-ren beste ezaugarria zen oso hauskorra zela eta horregatik ez zen baliagarria tren-makinen astunak jasotzeko.
Hamarkada batzuk itxaron behar zen beste material  hobeak erabiltzeko errailak egiteko.¿Baina non dago Trevithck-en miraria? Ba begira beheko irudiari …Ezkerreko irudian, 1802. urteko bere makina finko bat ikusten da. Makinari bira erraz bat eman, gurpilez hornitu eta engranaje bidezko transmisio-mekanismo bat erabiliz, lurrun tren-makina sortu zen: 1804ko Pen-y-darren.Agian gehiegizko sinplifikazioa eman dezake, baina argigarria izan daiteke ere.

 

Goian, cbj121 Youtubeko kanaletik datorren lehen tren-makinaren erreplika baten bideo bat ere ikus dezakegu.
Informazio gehiagorako:
Richard Trevithick.  Wikipedia
 La “maquina” de Trevithick.  Trenak