Ezaguna da apustu sendoa egin zela Madril eta Paris lotuko zituen trenbidea Bilbotik igaro ahal izateko. Helburu hori lortu ez zenean, Bilbok Bilbo Tutera ibaiertzarekin lotuko zuen trenbide bat asmatu zabaldu.

Urte batzuk geroago, estudio horren zati bat erabili zen Bilbo eta Durango lotzeko. Linea hori iberiar zabaleran proiektatu bazen ere, azkenean zabalera metrikoan trazatu zen, eta, beraz, Euskal Herrian errailen arteko zabalera-diferentzia hori erabili zuen bidaiarentzako lehen trenbidea izan zen. Ba zeuden hiru meatz trenbideak Bizkaiko meatz eremuan erabiltzen zituen zabalera hori euren trenetan: Luchana-Mining-ekoa (1873), Orkonerakoa (1877) eta Franco-Belgakoa (1880).

Bide metrikoan eraiki izanak asko merkatu zituen trenbidea ezartzearen kostuak, baina enpresak geltokia Atxuriraino eraman behar izan zuen (Bilbo), hasiera batean Bilbo-Tutera trenbidea Basauri ingururaino erabiltzeko asmoa zuenean.

Bilbao_Durango_capas_001
previous arrow
next arrow
 
Bilbao_Durango_capas_001
Bilbao_Durango_capas_002
Bilbao_Durango_capas_003
Bilbao_Durango_capas_004
Bilbao_Durango_capas_005
Bilbao_Durango_capas_006
previous arrow
next arrow

Trenbidea 1882ko maiatzaren 30ean inauguratu zen ofizialki, nahiz eta urte bereko ekainaren lehen egunera arte ez zuen irekia mundu osorako egin.

Trenbidea eraiki eta kudeatzeaz arduratu zen sozietatea Bizkaiko Trenbide Zentrala (Ferrocarril Central de Vizcaya) izan zen.

Kronologia:

1872.02.29an eskatzen da lehenengo kontzesioa.

1872.03.18an baimentzen da ikerketak trenbidea egiteko.

1872.12.05ean argitaratzen da trenbidearen lehenengo Memoria.

1872.12.18an hasten da bigarren guda karlista 1876.02.28 hedatzen dena.

1877.07.28an sortzen da bigarren Memoria.

1877.12.15ean  aurkezten da behin betiko proiektua.

1877.12.29an lortzen da kontzezioa 1868.11.14ko legearen araberako oinarritua, beraz onura publikorik eta dirulaguntzarik gabe, baina ekintza-askatasun osoz eta betiko nahiz eta 1877.11.23an onartu zela trenbideen lege berria eta honetan kontsezioa 99 urte baino ez zen luzatzen.

1878.03.28an Norteko Konpainiak hartzen du bere gain Tutera Bilbao trenbidea eta horrek proiektua aldatzeko bultzetzen du.

1879.01.15ean jasotzen da burdinbidea aldatzeko trazadura baimena. (Ez Basauritik baizik eta Bilbotik bertatik hain zuzen ere).

1879.05.24an heltzen da behin betiko kontzesioa eta egiten da Memoria berria.

1880.05.17an sortzen da Compañía del Ferrocarril Central de Vizcaya, de Bilbao a Durango, S.A.

1880.05.21an hasten dira trenbidearen lanak.

1880.09.07an baimentzen da trazaduraren beste diseinua.

1882.05.30an ibiltzen da, lehenengoz, Bilbao eta Durangoren arteko burdinbidea.

1882.06.01ean irekitzen da mundu osorako.

1903.09.20an irekitzen da Durango eta Apatamonasterioren zatia.

1904.02.01ean osatzen da Durango eta Arrazolako meatzeen zatia.

1905.07.16an irekitzen da Apatamostarerio eta Elorrioren arteko trenbidea.

1906.11.05ean sortzen da Compañía de los Ferrocarriles Vascongados, Central de Vizcaya bere gain hartuz. Honekin batera Durango eta Zumarragaren arteko trenbidea eta Elgoibar Donostiarako trenbidea ere hartuz.

1972.06.25ean Vascongados konpainiak uko egin zion trenbideari kudeatzeko, espainiako FEVE konpainia ustiapena hartuz. Hiru adar txikiak itxi zituen FEVEk: Ariz Dos Caminos, Durango Arrazolako meatzeak eta lotura Elorriorekin.

1979.06.01ean, autonomia berreskuratu ondoren, Euskadiko Konseilu Nagusiak hartzen ditu bere gain trenbide batzuk, Bilbao eta Durangoren arteko (Bilbao eta Donostia) trena.

1982.05.24 sortzen da Eusko Trenbideak/Ferrocarriles Vascos konpainia, Bilbao eta Donostiaren arteko trenbidearen ustiapena hartuz.