Trensim webgunean duzue eskura. Egileak. Carles Romero Trainzerako moldaketa Javier Fernández López-ek egina.

Irudian 4-8-4 (Whyte sailkapenean) [1] errodaje-makina bat. Gure koadroan azaltzen dugun bezala, lurrun-lokomotorrak izendatzeko hainbat modu daude, dela zenbaki-konbinazio batekin, ardatz kopuruari, gurpil kopuruari eta beste forma batzuei erreferentzia eginez. Zenbakiak eta letrak konbinatzen dituzten beste forma batzuk ere erabiltzen dira. Tipikoa da, halaber, ezizen moduko batez hornitzea, haiei erreferentzia egiteko.

Bada, esan dezakegu errodaje mota hori duen tren-makina dela ezizen gehien dituena. Bitxia bada ere, Espainiako Estatuan tren makina horiek iritsi zirenean erabilitakoa Konfederazioarena izan zen, Kanadako konpainia batek 1927an konfederazioaren 60. urteurrena ospatzeko erabili zuena. [2]

Hala ere, errodaje honen lehen tren-makinak Northern Pacific Railway konpainia iparramerikarrak eraiki zituen, geroago “Northern” bezala soilik ezagutzeko. Lehen modelo horiek 1926an jarri ziren martxan, 4-6-2 Mountains izenekoen progresio gisa; beraz, heavy mountains ezizena ere eman zitzaien. Beste goitizen izango ziren Niagara, Dixie, Greenbriar, Pocono, Potomac, Golden State, Western, Laurentian, General, Wyoming, Governor, Big Apple, eta abar.

Irudian Madrilgo Trenbide museoan hartutako argazkia.

[1] Beste notazioak izango ziren hauek:  242 (Frantzia), 2-4-2 (Espainia), 48 (Turkia), 4/8 (Suitza), 2’D2′ (UIC), eta goitizen erabiliz Northern (Northern Pacific Railway), Niagara (New York Central Railroad), Confederation (Canadian National Railway), eta abar. Grafikoak erabiltzen era adieraz dezakegu horrela: < (oo)’OOOO(oo)’.

[2] Historias del tren. ¿Confederación?.

Whyte notation. Wikipedia.

Confederación. Azpeitiako museoa virtuala.