Baiona Anglet Biarritz trenbidea
Euskal Herriko Historia 2025eko abuztuaren 21a| Ipar Euskal Herrian trenbidea heldu zen 1855.03.26an Baionara helduz Paristik zetorren trenbidea. Hamarkada geroago beste trenbidea ireki zen Baionatik Puyoo-ra. Hilabete batzuk geroago, 1864.04.21an, trena heldu zen Hendaiara. Trenbide honek, Baionatik Hendaiaraino lotzen zuena Biarritzen zuen geltoki bat baina pixka bat zentrotik aldenduta (2 kilometrora) La Négressen. Dena dela ezinbestekoa jotzen zen hiru esparru hauek, Baiona, Anglet eta Biarritz trenbidez lotzea.
Hamarkada batzuk geroago bigarren aldaketa sakona izan zuen Trenbideak: elektrifikazioa eta zabalaren aldakuntza 1000mm-ko pasatuz. Hau gertatu zen 1922.07.11n. Aldaketa horietako asko konpainia desberdinen artean sortu zen lehiak bultzatu zituen, aipatutako BABaz gain, beste batzuk ere sortuko zirelako, hala nola B.L.B. (Baiona – Lycee -Biarritz) baita VFDM (Voies ferrées départementales du Midi) eta Compagnie du Midi (SNCF). Guztien artean tren-sare trinko bat ehundu zuten, tranbietatik, trenbide zabal eta estuko trenbideetatik eta kremailerazko tren bateraino. BAB trenbideak itxi zuen zerbitzua 1952.12.31n.
Chemin de fer Bayonne-Anglet-Biarritz. Wikipedia. FR. Ligne Bayonne – Anglet – Biarritz. WikiSara. FR. Chemins de Fer Regionaux et Urbains. 132 zenbakia.
|
Saiakera batzuk izan ondoren
Trenbide txiki honetan