Ertzdun bagoiaBagoi irekien barruan baditugu mota askotariko bagoiak. Agian multzo garrantzitsuenetariko bat ertzdun bagoiak osatzen dute. Ertz-bagoia zamalanetarako bagoi bat da, ertz edo albo goratuak dituena, barruan daraman kargari eusteko. Alboetako ertz horiek ere finkoak edo tolesgarriak Ertz handiko bagoiaizan daitezke, motak kontuan hartuta.

Irudian ertz handiko edo altuko bagoia. Oso egokia edozein  karga eramateko batez ere pixkat ahokatuta egon behar dute ez erortzeko, adibidez, harriak, burdina, txatarra, ikatza, eta abar.

Aire zabalean dauden bagoi irekiak dira, baina, garraiatzen dugun materialaren arabera, komenigarria izan daiteke toldoren bat erabiltzea bagoia estaltzeko.

Ohikoa zen, baita ere, konpainia bakoitza erabiltzea bere bagoi propioak non bagoiaren  alboetan agertzen zen konpainiaren izena letra handietan. Baina ez bakarrik trenbide konpainiak, adibidez GWR baizik eta beste entrepresa trena-konpainia ez dena. Kasu honetan J. Brennan.

Ertz ertaineko bagoia Ertz txikiko bagoia

Ertz ertaineko bagoietan bagoien paretak ez dira hain handiak baina gutxi gora behera zeregin berdinak dute.

Azkenean ertz txikito bagoiak ez dira normalean granelak eramateko baizik eta agian zurak kutxak eta abar non ertzak ez dira hain ezinbestoak izan. Irudian ertz txikiko bagoia. Esan behar da ertzak txikiagoak izan daiteke baina kasu askotan ez dira orduan ertzdun bagoiak esaten plataformak baizik.

Ertzdun bagoia garita itxiarekin Ertz handiko bagoia garita irekiarekin
Ertzdun bagoia albo eraisgarriarekin Ertzdun bagoi irekia estalia

Irudian ikusten ditugu ertzdun bagoi batzuk: Bata garita itxiarekin, beste bat garita irekiarekin, ertza eraisgarriarekin eta azkena bagoi irekia baina estalia toldo batekin.

3D eremuen egileak:

Ertzdun bagoiak: 15ft (2, 5 eta 7 bland wood frame) Ertzdun bagoia albo eraisgarriarekin eta ertzdun bagoi irekia estalia.   Bagoi hauek guztiak Jhon Whelan egilak eginak dira.

Ertz txikiko bagoia.    Joxemai D’Huart.

Ertz handiko bagoia: RCH 1923 7     Paul Hobbs.

Ertz bagoia alboa garita itxiarekin:      Euromodeller

Ertz bagoia alboa garita irekiarekin:    Javier Fernández López