Kataluniako lehenengo trenbidearen mapa
1848.10.28an ireki zen Bartzelona eta Mataro hirien arteko trenbidea, lehenengoa  bai Katalunian eta baita iberiar penintsulan ere, ez ordea, Espainian. Denbora horretan Kuba irla zen Espainiaren beste herrialde bat eta han bertan urte batzuk lehenagotik ba zen trenbide bat. Beraz Kuba irla independentzia lortu arte hori zen Espainiako lehenengo trenbidea.

Trenbidearen inaugurazioaren egunaKuban trenbide hura inauguratu aurretik ere hainbat saiakera izan ziren penintsulan, Euskal Herrian ere batzuk. 1827an burdin-meatzeak eta itsasadarretik gertu dauden ontziralekuak lotzeko palmer sistemako monorrail bat proposatu zen. 1832. Bilbotik, garai hartan portua zegoen lekutik, Balmaseda/Burgosekin trenbidez lotura egiteko asmoa zen hango merkatuak lotzeko.

Beste bi proiektu Andaluzian egin ziren. 1829an, Cadiz-eko Jerez de la frontera eta El portal hirien artea trenbidea sortzea aztertu zen non lokomotorra berezi bat (Blenkinsop sistema) ere erabiliko zen. Beste proiektu bat 1830ean, Jerez eta Puerto de Santa María eta Sanlucar de Barrameda lotuko zituena. Gogora dezagun bi leku hauetan, bai Euskal Herrian, bizkaian batez ere, bai Andaluzian lotura estua zuten ingeles interesekin. Katalunian ere, jakina.

Mataro tren makinaBartzelona Mataro trenbideari dagokionez, 1843an hasi ziren kudeatzen, 1844an trenbideen lehen legea agertu aurretik.

Trenbidea eraikitzeko ideia mataroko merkatari batek izan zuen, Miquel Biada Bunyol. Baina azkenean proiektua Londresen bizi den beste merkatari katalan batek egin zuen Josep Maria Roca.

Baimena 1846an eman zitzaion eta akzioen harpidetzari esker lortu zen, bereziki Katalunian, Kuban, Puerto Ricon eta Ingalaterran. Irudian inaugurazioaren lurrun tren-makinaren erreplika bat Kataluniako trenbide museoan gordeta.

Trenbidearen helburua zen Bartzelonako portua “Maresme” gunearekin lotzea, produktu agrikolak, ehunak, kimikoak eta abar garraiatzeko.  Bidaiariak ere jakina.