1848ko azaroaren 3an trenbide txiki bat inauguratu zen, Hego Amerikako lehena. Gaur egungo Guyana lurraldean izan zen, historian zehar gorabehera asko izan dituen eremuan.

Hasiera batean, merkataritza-konpainia baten kontrolpean zegoen lurraldea, Mendebaldeko Indietako Konpainia nederlandarraren kontrolpean (1616). 1667tik herbeheretako administrazioak kontrolatzen du eremua, eta 1814tik britainiar administrazioak.

Demerara-Berbice  trenbidea zuen izena. Lehen trazadura, Hego Amerikako lehena izango zena, Georgetown eta Plaisance  hiriak lotzen zituen.
Trenbidea Frederick Catherwoodek diseinatua,  John Bradshaw Sharplesek eraikia eta Demerera Sugar Companyk finantzatua. Guyanako oihanetatik orduko Georgetowneko porturaino azukrea garraiatzeko erabili zen. Arrazoietako bat zen garraioaren kostuak handitu egin zirela esklabutzaren abolizio-prozesuen ondorioz. Hasiera batean, helburu nagusia azukre-kanabera Georgetowneko porturaino garraiatzea bazen ere, ondoren, diru-sarrera gehienak bidaiarien garraiotik lortzen ziren.
Trenbidea 1854an iritsi zen Belfieldera eta 1864an Mahaikara eta 1897an Rosignolera. Horregatik, Denemara-Mahaica tenbidea ere deitu zitzaion.

The Demerara-Mahaica Railway.

Railways in Guyana. Wikipedia. EN