Durango eta Zumarragaren arteko trenbidea
Euskal Herriko Historia 2026ko abuztuaren 14a
Tutera eta Bilbo lotu zituen trenbidearen porrotaren ondoren, beldur handia zegoen horrelako proiektuetan inbertitzeko orduan.
Beldur hori, neurri batean, Bilbo eta Durango arteko trenbidearen martxa onaren ondoren baino ez zen desagertu. Trenbide hori egiteko erabili zen errailen arteko metro bateko zabalera. Urte batzuk geroago beste trenbideak erabili ziren zabalera hau, Tutera eta Tarazona hirien artekoa eta baita Bilbao eta Areetaren artekoa, besteak beste. Beraz, Bilbotik Durangora trenbidez bidaiatzeko aukera zegoen; beraz, hurrengo asmoa Ipar Euskalerriarekin eta Frantziarekin lotzen zuen trenbidearekin konektatu ahal izatea izango zen. Bilbo eta Frantzia trenez lotu zitezkeen, baina Miranda de Ebroraino joan beharra zegoen Norteko trenbidearekin lotzeko. Argi zegoen lotura eraginkorragoa bilatu beharko zela. Ideia ona bazen ere, beste trenbideen trazadurekin gertatzen zen bezala, ez zen aukera bakarra baizik eta posibilitate batzuk irekitzen ziren. Batzuk begi onez ikusi zuten Durango eta Zumarraga herriak lotzea baina desadoztazunak agertzen ziren zeintzu herritik zehar joango zela trenbidea (beste alternatiba zen Elorrio, Mondragón, Oñati eta Legazpitik joatea eta beste bat Zaldibar, Eibar, Bergara, Oñati eta Legazpitik joatea). Beste batzuk, ordea, nahiago zuten Durango eta Donostia zuzenean lotzea nahiz eta ibilbidea askoz luzeagoa izan. Trenbide hori egingo zen urte batzuk geroago.
Lotura laster eginda zegoen arren, Iparraldearekin eta Frantziarekin lotzeko beste modu batzuk aztertzen hasi ziren, besteak beste, Elgoibartik Donostiarako konexioa lehenik eta Hendaiarakoa gero, batez ere Gipuzkoako kostaldean zehar ibiltzen.
|
| Trenbidea Bilbotik Donostiara. Trenbidearen 125 urte Durangon. Juanjo Olaizola Elordi.
Ferrocarriles en Euskadi (1855-1936) Volumen II. Ángel María Ormaechea Hernaiz. |
