← Atal honetako aurreko sarrera
Tutera Tarazona Trenbidea
Euskal Herriko trenbide mapa 1886. urtean.
Trenbidea 1861eko maiatzaren 16an iritsi zen Tuterara, Hego Euskal Herrian (Iruñea – Kaparroso) 1860ko irailaren 15ean inauguratu zen lehenengo Trenbidetik ondoren. Ipar Euskal Herrian, ordea, trenbidea heldu zen pixka bat lehenago, 1855.03.26an.

Hilabete batzuk geroago, 1861.09.18an trenbidea Zaragozaraino iritsiko zen, eta, beraz, Tutera kokapen pribilegiatuan zegoen bi hiriburuen artean. 1863,08.31n, beste trenbidea, Tuteratik Bilbora proiektatutako trenbidea bat egin zuen trenbide honekin Kastejonen.

Tutera ondo komunikatuta zegoen, baina geltoki nagusia lotura-puntu horretan kokatu zen, Kastejon-en eta ez Tuteran. Bi konpainiak Tuteratik Bilbora zihoana eta Zaragozatik Altsatsura zihoanak xurgatuak izan ziren Norte konpaniatik.

Aipatutako bi trenbide horiek Zaragozako Tarazona herria eta Tutera trenbidez lotzeko nahia bultzatu zuten, eta 1857tik aurrera beharrezko kudeaketak egiten hasi ziren.

Azkenean trenbidea ireki zen publikorako 1886.01.01ean  nahiz eta inaugurazio ofiziala egun bat lehenago izan zen. Ibilbideak 22 kilometrokoa zuen eta errailen arteko zabalera metrokoa. Hala ere, ez zen Euskal Herriko zabalera metrikoko lehen linea, meritu hori 1882an inauguratutako Bilbao Durango (*) trenbideari zegokiolako.

Gerora, trenbidearen zabalera iberiar zabalera aldatu zen 1952an, eta horrela jarraitu zuen 1972.12.31n itxi zuten arte.

Zabalera iberikoa izatera igaro zenean, RENFEk kudeatu ahal izan zuen trenbidea. Gogora dezagun 1941az geroztik zabalera iberikoko lineak bere gain hartu zituen RENFE-k, NORTE konpainia, besteak beste. Hasiera batean, ezin izan zuen Tudela Tarazona linea kudeatu, eta EFEk (“Explotación de Ferrocarriles por el Estado”) kudeatu zuen.

(*) Bidaiarien eta salgaien trafikora bideratutako trenbideez ari gara, Bizkaiko meatze-arroan hiru meatze-trenbideraino baitzihoazen, zabalera metriko hori erabiltzen baitzuten.