← Atal honetako aurreko sarrera
4-8-2ren (Mountain) garapena Pacific (4-6-2)  baino potentzia handiagoko tren-makina baten beharretik sortu zen, lur menditsuetan bidaiarien tren astunak maneiatzeko. Ipar Amerikako lehen 4-8-2a Richmondeko Alco lantegian eraiki zen eta 1911n Chesapeake & Ohion entregatu zen.

Chessiek tren-makina bat nahi zuen 12 kotxeko trenak laguntzarik gabe erabiltzeko, Allegheny mendietan zehar bere lineako trakzio bikoitza kentzeko.

4-8-2koak lana bete zuen eta, horrela, tren-makinak Mountain izena hartu zuen. Urte batzuk geroago, beste konpainiak batzuk hartu zuten tren makina hau, Souther Pacific barne. Konpainia honek bost serie eraiki zituen MT1tik MT5era 1923tik 1930ra. Lehenengo bi serieak ALCO konpainiak egin zituen, eta gainerako 3ak SPk berak. MT4 seriea 1926 eta 1929 artean fabrikatzen hasi ziren, guztira 21 unitate eraikiz (4346-4366). Salgaiak nahiz bidaiariak garraiatzeko erabili ziren.

Trainz-erako modeloaren egilea: Bill Klene  K&L Trainz.

Hemen duzue ikusgai lurrun tren makina honen argazki batzuk. Ikus dezakegunez, tren-makinaren goiko aldean estalki aerodinamiko bat dago. MT4 serieko lokomotorren bat “Daylight” (eguneko argia) modeloarekin berrmargotu zen.

Oso eredu ikusgarria da, eta gerora Southern Pacific modeloaren tren-makinen ondorengo garapenetan ere erabiliko zuen.

Oso ikusgarria zen librea hau. Alboko irudian konpainia bereko lurrun tren makina, 4-8-4 errodajeduna  “Daylight” izeneko librea erabiltzen.

Trainz-erako modeloaren egilea: Brian Snook (lilb).