I. zatia     II. zatia

 

41. BB 4002 notazioko tren-makina elektrikoa, 1922an Compagnie du Midi-rako Compagnie Électrique de Francek (Tarbes) eraikia.

43. PLMko (Paris-Lyon-Mediterranée) lokomotorra elektriko artikulatua,  1’AB_BA1′ errodajekoa, 1927. urtean Société Alsacienne de Constructions Mécaniques (SACM) /Constructions électriques de France (CEF) enpresak eraikia.

45. Paris eta Orleans arteko linean zerbitzuak eman zituen 1937ko Z23461 automotorra. Honako hauek eginak: Decauville, Corbeil; Compagnie Française de Matériels de Chemin de Fer, Maubeuge; Compagnie Générale de Constructions, Saint-Denis.

47. Crampton tren-makina tenderra ondoren, 1880ko lehen mailako bidaiari-auto bat ikus dezakegu, A151 notaziokoa, Nord-eko konpainiarentzat lan egiten zuena.

49. Irudian 65000 serieko diesel lokomotorra bat. 65001 zenbakiarekin, 1957an jarri zen martxan eta Co’Co’ errodajekoa lanak Alstom lantegiak egin zituen, besteak beste.

51. RTG (Rame Turbine a Gaz) T 2057 notazio-automotorra, 1972. urtetik aurrera fabrikatua. Turbo teknologia erabiltzen zuen, egungo EJTen aitzindaria.

53. Irudian Frantziako beste lokomotorra elektriko klasiko bat. Irudian CC 6500 serieko tren-makina bat, Alstom konpainiak 1969 eta 1975 urteen artean eraikia eta abiadura handietara iristeko gai zena.

55. Mulhouseko Museoan ohikoak dira nazioarteko mota guztietako erakusketak.

57. Museoak lokomotorren eskalako hainbat modelo ere baditu. Irudian CC 14000 seriearen eskalako erreplika bat.

42. 1933. urteko “Do2” errodajeko tren-makina elektrikoa, hasiera batean POrentzat lan egin zuena. Tren-makina horiek CEMek eraiki zituen, Compagnie Électro-Mécanique/Fives-Lillek, Brown-Boveril patentepean.

44. Irudian, B8 py 135 notazioko bidaiari-auto handi bat, 5231 zenbakiduna. Chantiers de la Buire konpainiak egin zituen Nord-eko konpainiarentzat 1909an.

46. Irudian ZZBE 23901 notazioko Railbus diesel bat.

48. 12000 serieko lokomotorra elektrikoa eta 1953ko Bo ‘Bo’ errodajekoa.

50. BB 63000 serieko diesel tren makina. 1953tik aurrera eraiki zituzten BL (Brissonneau et Lotz), Sulzer konpainiek.

52. Irudian BB 20210 zenbakizko lokomotorra elektrikoa. Frantziako BB serieko tren makina honen eta beste batzuen ezaugarri berezia da bi korronte mota desberdinetan ibil daitezkeela, beraz, Frantziako trenbideen mugaz gaindiko ibilbide ugarietan.

54. Irudian, 1955eko altzairak garraiatzeko bagoi bat, Schneider-Creusot konpainiak egina.

56. Irudian “azeri” klasikoa. Film askotan egoteari esker, trenbide-ibilgailu ezagunenetako bat da.

58. Biribilgune eder batek, dagokion zubi birakariarekin, amaiera ematen dio, oraingoz, Mulhouseko (Alsazia) La Cité du Train trenbide-museoari.