Zumaiatik Baionara BMLrekin, (II/II).
Ibilbideak 2005eko abenduaren 6a|
Hasiko gara bigarren atal hau airezko argazki bat erakusten. Txingudi badiari dagokio, non hiru hiri badira elkarrekin; Hondarribia, Irun eta Hendaia. Ikus dezagegu Irunen burdinbide sarea bai geltokiari dagokiona bai plaiaundi dagokiona ere. Hendaiakoa ere eskuinean ikusten dugu. Hiru hiri horiek osatzen du, momentuz, elkargune bat bere interesak defendetzeko. Hiru hirik, hiru kulturak, hiru hizkuntzak.
Lehenengo atalean EuskoTreneko Hendaiako geltokira ailegatu ginen. SNCFko geltokia hurbil dago. Ikusten duzuenez grafia desberdina da, bai euskeraz, bai frantsesaz bai gaztelaniaz ere.
Beno, jarraituko dugu gure txangoa kontatzen. Hendaiara heldu orduko joan ginen TRANSFESA enpresak duen bulegoetara, Txingudiko badia alboan. Oso hezegune ederra da Txingudi badia, ekologi garrantzia handia duena. Handik hezeguneko beste aldera begiratuz tradizio handiko Hondarribia hiria ikusten dugu. Soinu alai batzuk entzuten dugu. Nor eta mutil bat saxofoia jotzen! Bitxia benetan!
Ingurunea ez zaigu ezezaguna egiten zeren eta bagoi hauek ezagutzen baititugu.
Bulegoetatik bertatik TRANSFESAko langile batek laguntzen gaitu ardatz aldaketaren gunera han ikusteko nola egiten den aldaketa hau. Zer ikusiko dugu han? Dakizuenez bidasoatik leku batetik bestera pasatzean gauza anitz aldatzen da; burdinbideko katenaria, seinaleak, eta abar. Baina kasu honetan ere burdinbideko zabalera ere. Beraz, ibiltzen jarraitu ahal izateko trenen ardatzak aldatu egin behar dira, derrigorrez eta lan hori izango da TRANSFESA enpresan ikusiko duguna. Zergatik dira desberdinak burdinbideen zabalerak? Batek daki! Militar estrategiagatik, garraioaren eraginkortasunagatik, motivo ekonomikoengatik? Hasiera batean agian eraginkortasunarekin zerikusi zuten arrazoiak izan ziren baina gero.. Zergatik ez zuten aldatu zabalera? Dena dela esan behar da Iberia penintsulan gazteliar 6 oinetako izan zen hartutako zabalera. Gaur egun eta nahiz eta nazioarteko zabalera joateko gomendioa izan, ekonomikoak diren motiboengatik bertan behera uzten zuten nahia hori. Wikipedia entziklopedia honela dio “La razón de que en España se adoptara un ancho mayor que el europeo parece es que la orografía española, al ser más accidentada que la del resto de Europa, exigía el uso de locomotoras más potentes y, por lo tanto, de calderas mayores. En el norte de España, sin embargo, la orografía es tan abrupta que los desmontes y radios de curvatura que exigiría la vía ancha harían prohibitiva la construcción de las líneas, por lo que se adoptó un la vía estrecha, con obra y material rodante menores que los que circulaban por el resto de las líneas.” Entziklopedia horren arabera orografia malkartsua izan zen zabalera haundiagoa izatera bultzatu duena, lokomotora handiagoak erabiliko zuelakoan. Iberiar penistsularen iparraldean, ordea, ezina zen zabalera hori erabili, bigurgune itxiak direla eta, eta metro mateko burdinbide Baina agian izan ziren motibo ekonomiko (baten batentzat) hutsak ?? Ez dago nire analisien barruan baina ez dago txarto batzuetan horrelako galderak egitea..
ikusi burdinbide hauek, zabalera bikoitzadunak. Trena daraman zabalaren arabera joko du leku batetik edo bestetik. Kontuz ibili behar da hortik ze trenak automatikoki ibiltzen baitira; urrutiko kontrolpean. Eta martxan jartzen duen langileak ez du ikusten zer dago kanpoan. Behar bezala jantzita sartzen gara barrura ardatzen aldaketak ikusteko. Ea modu egokian azaltzen zaizuen! Gutxi gora behera hau da
Horiez margoztutako puntu horietan ez dago desbideraketarik baina han aldentzen dira bi zabalerak trenak daraman ardatzen arabera joango da leku batetik edo bestetik. Beno saiatuko naiz erakusten ardatz aladaketaren faseak. Ikusten denez bagoiak burdinbide bikoitz gainean sartzen dira tailerretan. Irudian suposatuko dugu bagoiak sartuko da iberiar zabaleratik eta nazioarteko zabaleratik irtengo dela. Bakarrik margoztu ditugu hamabi ardatzak, sei iberikoak eta sei nazioartekoak, baina zuriz margoztutako gunea ardatz beterik dago, ilaran, iberiar eta nazioartekoak, aldizka
Leku honetan taldeko argazkia egin genuen, prozesu interesgarri hau, txandaka, ikusi ondoren.
Ardatzen aldaketak eta burdinbide sare baino askoz ere gehiago ikusiko duzue Hendaian. Airezko argazkian ikusten den legez hondartza eder handiez goza dezakezu, eta beste eraikuntz xarmangarriez. Hasteko hondartzako geltokiarena, “Les deux jumeaux” (Bi bikiak). Izen hori han hondartzan ikusten duzuen bi arroka handiei dagokie. Eskuineko argazkian Abbadie gaztelua duzue, Antoine d’Abbadie zientzialariena, non astronomiko behatokia instalatu baitzuen, munduan zehar asko ibili ondoren. Oso defendatzaile sutsua zen euskal kultura eta hizkuntzarenaz.
Bisitaldia amaituta azkar jotzen dugu Gare d’hendaye-ra non, txartelak balioztatuz gero, hartu genuan TGV (Train à grande vitesse). Ikusi katenaria hori bihurgunean.
Trena TGV Atlantique lineari dagokio. Linea hau ospetsua da zeren eta munduko abiadurarik altuena baitauka errekorra moduan. 1990. maiatzaren 18an TGV Atlantique 325 zenbakiduna 515 kilometro ordukora heldu baitzen. Hori abiadura! Egia esa Hendaiatik Baionara doan ibilbidean abiadura askoz ere txikiagoa da; 105 kilometro ordukoa gehienez hain zuzen ere. Baionarako bidean Donibane Lohitzun, eta Miarritz hiriak, beste batzuen artean, ikusten dugu trenetik
Heldu ginen Baionako geltokira non hasi ginen argazkiak ateratzen; trenak, lokomotorak, traktoreak, geltokia eta abar. Utzi egin genuen geltokia Lapurdiko hirigunea ezagutzeko; Baiona
Baionako geltokia ezaguna egiten zaigu eta ez da harritzekoa zeren eta oso antzekoa da Parisgo Lyongo geltokiarekin, ikusten duzuen legez. Ederrak biak
Baiona 40.000 biztanleko hiria da Iparraldeko euskal herriko hiriburua. Beste auzo ere osatzen dira Baiona baina aipatuko ditut bi; Baiona Handia eta Baiona ttipia. Baiona Hadiaz deitzen diogu harresi hurbilduta dagoen erromatar guneari, non gaztelu zaharra dagoen. Baiona ttipian gaztelu berria dugu. Horraino heltzeko zeharkatu behar dugu atturri ibaia eta gero errobi txikia. Bi ibai hauek bat egin dute Baionan Atlantiko ozeanoa 6 kilometrora izanda.
Behin Baiona Handian Katedrala eta bere ingurua ikustera goaz. Han saiatu nintzen Baionako tipikoa den zerbait erosten. Eta Baionan egonda ba baioneta baina tipikoagorik ez dago. Baionetaren asmakizuna XVII. mendearen erdian izan zen. Badirudi euskaldun talde bat erasotua izan zen frantses kontrabandista talde batekin. Euskaldunak muniziorik gabe, bere dagak lotu zituen mosketoiekin. Baiona bihurtu zen arma hori eraiki zuen lekua. (Larousse Entziklopedia) Egia da baina zaila izango zen horrelako arma eskuratzea batez ere garai horretan non gauero istiluak izaten ziren Frantziako ia hiri guztietan. Konformatu egin behar postal batzuekin.
Hartu genuen merezitako atsedena. Atsedena horretan aukera izan genuen “revista de HISTORIA FERROVIARIA” izeneko aldizkariaren lau arduraduan argazki bat egiten; Eskerretik eskuinera; Pedro Pintado, Javier Fernández, José Antonio Gómez eta Juanjo Olaizola, oso ezagunak burdinbide munduan. Oso interesgarriak, beti bezala, haiek kontatutako istorioak, bizipenak eta gurekin elkartu zuten informazioa, batzuk erreportaje honetan hartuak. Baina ez ziren idazle bakarrak, aipatuko dut, baita ere taldean zegoen Oscar Ramos, Bilbotik Portugaletera eta Trianokoa burdinbide
Ilundu zegoen eta Baionako geltokira itzuli ginen non CORAIL bidaiari-trenak hartu genuen Hendaiara joateko. Hendaian EuskoTreneko geltokira goaz berriro “El topo”a hartzeko Donostiaruntz. Aukera izan genuen berriro trenaren kabinan joateko eta ikusteko gidapena, orduan gauetik. Ederra. Linearen aldaketa Donostiako Amarako geltokia egin beharrean Donostiako egin berria izan den Lugaritz geltokian egin genuen. Metro geltokia emanten du geltoki honek. Handik itzultzen gara Zumaia-empalme geltokira nos taldea desegiten baita. Bakoitza bere etxera joaten da ihaurdunaldi neketsu baten ondoren. Amaiera izan zuen, baita ere, aurtengo denboraldia lurrun trenetik Azpeitiatik-Lasaora egiteko aukera. Datorren urtera arte, apirilaren 13ra arte, ostegun santua, hain zuen ere. Azpeitiako museoa, ordea, zabalik egongo da zuek guztiok bisitatu ahal izateko. Aurten hirutan egon naiz han eta gero eta gusturago egon naiz, agian gero eta gehiago ikasten ari naizelako mundu honetaz.
Gracias por vuestra atención. Joseba Barrio Ezkerra (gerok) Esker onak: Asociación de amigos del Museo Vasco del Ferrocarril José Manuel Trigos Joseba Bidaurrazaga, Joxemai, Juanjo Olaizola Google Earth Enciclopedia Wikipedia
|
|||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||






















































