1888.10.18an irekitzen da Iparraldeko beste trenbide bat, tranbia moduan.  Euskal Herrian trenbidea heldu zen 1855.03.26an Baionara helduz Paristik zetorren trenbidea. Hamarkada geroago beste trenbidea ireki zen Baionatik Puyoo-ra.  Hilabete batzuk geroago, 1864.04.21an, trena heldu zen Hendaiara hego euskal herriarekin lotuz. Behin ipar euskal herriko sare nagusia bukatu ondoren hasi ziren beste trenbide batzuk agertzen. Ikusi genuen moduan 1877.06.10ean iparraldeko bi hiri handiak, Baiona eta Biarritz, batu ziren trenbideaz, Baiona – Anglet – Biarritz, BAB trenbidea sortuz.

Baiona Anglet Biarritz TrenbideaHamarkada bat ondoren beste trenbidea egin zen. Trenbide baino hobe esanda tranbia zen. 1888.10.18an ireki zen trafikorako “Compagnie des chemins de fer à voie étroite du Midi”n barruan baina 1898.07.25 konpainiak izena aldatu zuen Compagnie des chemins de fer de Pau-Oloron-Mauléon et du tramway de Bayonne à Biarritz (POM). Trenbidea 1000 mm zabalekoa zen, iparraldeko lehena zabalera honetan.

Baiona Anglet Biarritz Trenbidea

BLB, hau da, Baiona Lizeo Biarritz tranbia sortu zen. Bi ibilbide ireki ziren, bata Baionatik Biarritzera zihoana eta bestea Baionatik Lizeora. Desbideraketa bi ibilbideen artean Saint Léon-en zen. Beraz Baiona eta Biarritzen arteko lotura bi eratan egin zitekeen bata BAB trenbidearekin eta bestea BLB tranbiarekin, baina ibilbideak oso desberdinak ziren.

Baiona Anglet Biarritz Trenbidea
1914.02.01ean trenbidea elektrifikatu zen baina 1948.10.01ean tranbia desagertu zen.

1919tik aurrera beste trenbide bat sortuko zen esparru honetan VFDM, hau da, Voies ferrées départementales du Midi, réseau basque. Beraz, konpetentzia gehituko zen hiru trenbideen artean.

BLB eratu ondoren hau zen (goiko irudiarena) iparraldeko burdinbide sarea; Baiona-Hendaia, BAB  biak nazioarteko zabaleran eta BLB metrikoa.

Tramway Bayonne-Lycée-Biarritz. Wikipedia. FR

Les voies ferrees Bayonne-Biarritz. Chemins de fer Regionaux et Urbains. 132.zenbakia